Galdetu inolako konpromisorik gabe.

Sin resultados

Todavía no hay datos.

Donostian edo inguruetan eraikuntza berriko proiektu bat abian jartzea pentsatzen ari zara? Etxebizitza-eraikin bat egin nahi duzu? Etxebizitza-sustapen bat martxan jartzekotan zara?

Ormak eraikuntza-enpresan, zurekin batera eraikitzen dugu.

Eraikuntza berriko lanak, zaharberritzeak, handitzeak, mantentze-lanak eta espazioen birgaitzeak egiten ditugu. Industria arloko obrak, bizitegietakoak, eraikin teknologikoetakoak, hezkuntza-zentroetakoak, arreta soziosanitariora bideratutakoena, merkataritzarekin lotutakoak, kirol-instalazioetakoak egiten ditugu.

Askotariko bezeroentzat egiten ditugu proiektuak eta eraikuntza-lanak: industria, merkataritza eta zerbitzu arloetako enpresak, ikastetxeak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, komunitate erlijiosoak, higiezinen sustatzaileak, bezero publiko eta pribatuak... Horrez gain, proiektu osoan zehar, hasieratik bukaerara, berme eta segurtasun osoz izaten gara bezeroen alboan.

Gure erritmo eta epeak zure jarduerara egokitzen ditugu, zure instalazioak libre dauden uneetara, eta, horrela, lanok egiten diren bitartean zure eguneroko lanean ahalik eta eraginik txikiena izatea, ahalik eta eragozpen txikienak sortzea, lortzen dugu; betiere, gainera, proiektuaren hasieran ezarritako epeak eta aurrekontua betez.

Ormak, zure konfiantzazko eraikuntza-enpresa Gipuzkoan. 

En nuestra web utilizamos cookies propias y de terceros para ofrecerte un mejor servicio cuando vuelvas a visitarnos. Al navegar por nuestra web estás aceptando su uso. Conoce aquí toda la información sobre nuestra política de cookies

Onartu

Idxi