Galdetu inolako konpromisorik gabe.

OHAR LEGALA

WEB HONEN ERABILERA ETA SARBIDE ARAU NAGUSIAK

Web honetara sartzeak eta berau erabiltzeak lege-ohar honen termino eta baldintzen jakitun egotea eta onartzea dakar; zenbait zerbitzu jakinetarako sarbideak baldintza berezi batzuk eska ditzake.

Web honen edota honek biltzen dituen zerbitzuen erabilera orok lege-ohar honen termino legalak onartzea ekarriko du berekin.

Web honetarako sarbidea eta bertan bildutako informazioaren erabilera zuzena ekintzok egiten dituenaren erantzukizuna dira; ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ez du bere gain erantzukizunik hartuko erabiltzaileak informazio horren erabilera okerra, legez kontrakoa edo arduragabea egingo balu.

Debekatuta dago legez kanpokoa, kalumniazkoa edota lizuna izan daitekeen gairik ezartzea edo transmititzea; edota penalki tipifika daitezkeen, erantzukizun zibila sor dezaketen edo legea urra dezaketen portaerak eragingo dituen materiarik ezartzea edo transmititzea. ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ez du Web honetan zein hemengo eztabaida-leku edo txatetan agertzen diren adierazpen edo iritzien gaineko erantzukizunik hartuko.

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k berea du baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileen sarbidea ezeztatu edo ukatzeko eskubidea, edozein unetan eta aurretik jakinarazteko beharrik gabe.

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ezin du bere gain hartu jarraian zehazten direnen erantzukizuna:
a) erabiltzaileek web honek dituen helburuetatik kanpo izaten dituzten sarbide edo erabilerena.
b) webaren edota honek eskaintzen dituen zerbitzuek erabiltzaileen behar, jarduera edo emaitza zehatzak, zein itxaropenak betetzeko erabilgarritasunik, egokitasunik edota baliagarritasunik ez izatearen ondorioena.
c) web honen bidez lor daitezkeen iritzi, gomendio eta ikerketak praktikan jartzeak ekar ditzakeen emaitzena.
Horien guztien erantzukizuna erabiltzailearena izango da beti.

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k berariaz debekatzen du framing-ak egitea edota web honen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatuko dituzten mekanismoak erabiltzea.

Webaren edukia

Webgunearen helburua ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k egiten dituen jarduerak eta eskaintzen dituen zerbitzuak sustatzea da; beraz, bertan agertzen den informazioa ez da eskaintza loteslea.

Web honek ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k interesgarritzat jotzen dituen artikuluak (besteak beste, osasuneko, medikuntzako, ospitaleko eta gaurkotasuneko gaiak lantzen dituztenak) izan ditzake; baina bertan agertzen diren edukiek haien egileen iritziak islatzen dituzte, eta ez dira nahitaez ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-renak.

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k berea du webgunean aldaketak egiteko eskubidea aldez aurretik jakinarazi gabe; aldaketon helburua webgunearen edukiak edo diseinua eguneratzea, zuzentzea edo aldatzea izan daiteke. Webgunearen edukiak aldizka eguneratuko dira. Informazioa ez da berehala eguneratzen eta, beraz, web honetako informazioa indarrean dagoen edo zehatza den froga dadila gomendatzen dugu.

Jabego Intelektualeko eta Industrialeko Eskubideak.- Web honen diseinuaren, edukien eta iturri-kodeen, bai eta bertan ageri diren logo, marka eta beste zeinu bereizgarrien jabegoa ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-rena da. Hortaz, Jabego Intelektual eta Industrialaren Zuzenbidearen arabera dagozkion eskubideak babesten ditu, eta ondorioz, ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-ren idatzizko baimena tarte ez bada, guztiz debekatuta dago horiek erabiltzea, bikoiztea, banatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo antzeko edozein jarduera gauzatzea.

Erabiltzaileak webgunera bidaltzen duen edozein komunikaziotan ager daitekeen edozein ideia, kontzeptu, ezagutza edo teknika ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k askatasun osoz erabili ahal izango du edozein helburutarako.

Birusak eta hutsegite teknologikoak.

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ezin du kontrolpean izan ezta bermatu ere erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarean eta hardwarean), dokumentuetan edota fitxategietan kalterik egingo duen birusik ez dela egongo. Horregatik, ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ez du bere gain erantzukizunik hartuko erabiltzaileak kalterik jasotzen badu webgunean birusik edo bestelakorik balego.

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ezin du bermatu teknologia hutsegiterik egongo ez denik, ezta webgunea eta honen zerbitzuak etengabe erabilgarri egongo direnik; hortaz, ez du bere gain erantzukizunik hartzen webgunea edo honen zerbitzuak erabilgarriak ez badira edota sarbidean arazoak badaude.

Informazioaren segurtasuna

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-ren kontroletik kanpoko hainbat faktore tarteko izanik, ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ezin du bermatu Internet bidezko informazio transmisioak guztiz seguruak direnik. ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ez du bere gain hartzen informazio igorpenak eragin ditzakeen arriskuen ondoriozko kalte edo galeren erantzukizuna; esate baterako, datuak galtzea edota hirugarren bat baimenik gabe sartzea.

Hala ere, jakinarazi nahi dugu ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k Espainiako indarreko legediak xedatzen duenarekin bat egiten duen segurtasun-politika darabilela datu pertsonalen trataerari dagokionez.

Cookieak

Eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzailearen nahietara egokitzeko helburuaz, ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k cookieak erabil litzake. Cookieak web zerbitzariek internautaren ordenagailuan biltegiratzen duten informazio-elementuak dira, erabiltzaileari buruzko informazioa gerora gogoratu ahal izateko. Cookie fitxategiak berez ezin dira erabili erabiltzailearen nortasuna ezagutzeko eta ez dute datu pertsonalik edota osasun zein ekonomia daturik biltzen. Dena den, zure ordenagailuaren disko gogorrean cookieak instalatzerik nahi ez baduzu, zure ordenagailuaren nabigatzailea horretarako konfigura dezazula gomendatzen dizugu. ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ez du bere gain erantzukizunik hartuko Cookieak desgaitzean webguneak behar bezala funtzionatzen ez badu.

Publizitatea

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-ren zein beste hirugarren enpresen publizitatea agertuko da webgunean, betiere, erabiltzaileari interesgarria gerta dakiokeela uste dugun neurrian.

Iragarkia jartzen duen enpresari ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ez dio erabiltzailearen informaziorik emango, webgunearen erabilerari buruzko datu estatistiko anonimoak salbu, betiere, zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileen nahiak betetzeko produktuak eskaintzeko helburuaz.

Hala ere, ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k jakinarazten dizu, cookien bidez iragarkiak jartzen dituztenek eta hornitzaileek erabiltzaileari buruzko informazioa eskuratu, zerbitzuak nola erabiltzen dituen jakin eta sarean nola mugitzen diren jakin dezaketela. ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ez du bere gain hartzen enpresa horien informazio-biltze horren erantzukizuna, izan ere, ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k ez dauka inolako harreman edo loturarik iragarkia jartzen duen enpresak informazio horri ematen dion erabilerarekin.

Link edo hiperestekak.

Interesgarriak gerta dakizkizukeen webguneetarako sarbidea errazten dizu ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k. Hala ere, gune horiek ez dira bereak, ez ditu haien edukiak aztertzen, eta beraz, ezin du erantzukizunik hartu eduki horien gainean, gune horien funtzionamenduaren gainean, ez eta gune horiek erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen gainean ere.

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-ren idatzizko baimenik ezean, ezingo da inolako webgunerik edo helbide elektronikorik lotu gure webgunera; eta baimen hori edozein unetan baliogabetu daiteke. Lotunea ezartzeak ez du esan nahi ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k gune horrekin hitzarmen edo kontraturik duenik, babesa ematen dionik edota gomendatzen duenik.

Lege aplikagarria eta Jurisdikzioa.

Lege-ohar honetan agertzen diren erabilera- eta sarbide-baldintzei buruzko edozein eztabaida, Espainiako legediaren arabera eraenduko da, aldeek dagokien foruari uko egingo diote.

KONFIDENTZIALTASUN KLAUSULA

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U. web honen erabiltzaileek emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna gordeko du datu pertsonalen babesari buruzko indarreko legediak ezartzen duena betez.

Webguneko formulario elektronikoen bidez zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-ri baimena emango diozu datu horiek konfidentzialtasun-klausula honetan ezartzen diren baldintzen arabera erabiltzeko.

ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U. da datu pertsonalak bilduko dituen fitxategiaren arduraduna; datu horiek sekretupean gorde eta tratatuko dira, betiere, zure eskaria kudeatzeko, eskatzen dizkiguzun edo interesgarriak gerta dakizkizukeen informazio eta zerbitzuak zure esku jartzeko helburuaz. Halaber, formularioetako zenbait galderari nahitaez erantzun beharko diozu zure eskariari erantzun ahal izateko (formularioan bertan zehaztuko da zein galdera dira horiek).

Zure datu pertsonalak ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-koa ez den inori ez emateko konpromisoa hartzen du ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-k. Horren salbuespen izango dira kasu hauek: ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-ren izenean jardunean ari diren edo ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U. ordezkatzen duten edo ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-ren negozioarekin zerikusia duten pertsonek datu horiek erabili behar dituztenean helburu jakin bat lortzeko (datuak emateko arrazoia helburu hori zenean, hain zuzen ere).

Gure fitxategian zure daturik badago eta datu horien gaineko sarbide-, zuzenketa-, ezeztatze- eta aurkaritza-eskubideak gauzatu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan: Fernando Mugica Kalea, 11, 20018 San Sebastián-Donostia, Gipuzkoa.

Zure eskariari erantzun ahal izateko, ORMAK CONSTRUCCION, S.L.U.-ri zure datuak erabili eta eman ahal izateko (konfidentzialtasun klausula honek azaldutako termino eta baldintzetan) baimena eman beharko diozu.

En nuestra web utilizamos cookies propias y de terceros para ofrecerte un mejor servicio cuando vuelvas a visitarnos. Al navegar por nuestra web estás aceptando su uso. Conoce aquí toda la información sobre nuestra política de cookies

Onartu

Idxi