Galdetu inolako konpromisorik gabe.

ORMAK eraikuntza-enpresa

50 urteko esperientzia eta 400 obra baino gehiago dira gure bermea.

Esperientzia

Ormak eraikuntza-enpresan, eraikin mota oro eraiki, mantendu, birgaitu eta berritzen dugu duela mende erdi baino gehiagotik.

Zorroztasun tekniko, erantzukizun eta konpromiso handienarekin ekiten diegu obra guztiei, bai eraikuntza berriko proiektu handiei bai berrikuntza- edo mantentze-lan txikiei. Konpromiso hori da, hain zuzen ere, adosturiko prezioak, epeak eta kalitatea betetzea.

Proiektuak Kudeatzeko Sistema proaktiboa dugu, aurreikuspenetan oinarritua; horri esker, proiektua behar bezala planifikatzen da eta inbertsio osoaren kostuak modu nabarmenean murrizten dira.

Ormak Taldearen parte izateak ematen duen berme eta segurtasunarekin

Ormak Taldea

ORMAK taldea eraikuntza eta higiezinen sustapenean lan egiten enpresa-taldea da, eta Bergarako Construcciones Mauricio Arregui SA enpresan du jatorria.

Jatorrian familiako enpresa izanik, ORMAK Taldea garatu egin da, eta gaur egun Gipuzkoan erreferentea da eraikuntza eta higiezinen sustapenaren sektorean, bere proiektu guztiei profesionaltasun, seriotasun eta zorroztasunez ekiten baitie.

Gure obren atzean, gure profesionalen taldea.

Giza Taldea

Proiektuko fase bakoitzean konpromiso eta profesionaltasun handiena izanik, eraikuntzako gure profesionalen lantaldeak balio erantsia ematen dio proiektu bakoitzari.

Ormak Taldeak zure eskura jartzen du profesional gaituen diziplina anitzeko lantaldea, gure proiektuetan erabiltzen dugun esperientzia, ezagutza eta metodologia zuri eskaini eta zurekin partekatzeko.

Konpromisoa, profesionaltasuna, seriotasuna eta gardentasuna ditu oinarri Ormak-eko giza taldeak obra edo proiektu bakoitzari ekitean.

Eraikuntzaren arloan, lasaitasunaren baliokide dira esperientzia, fidagarritasuna eta bermea.

Ziurtagiriak eta akreditazioak

Ormak taldeak, Eraikinak Sustatu eta Eraikitzeko bere jarduera bermatuta dauka ISO 9001:2000 kalitate-ziurtagiriaren bidez. Era berean, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Kudeaketa Sistema ere ziurtatua du,  OHSAS 18001 ziurtagiriari jarraikiz.

Eraikuntzaren Sektoreko EBEn (Enpresa Bermatuen Erregistroan) izena emanda dago, eta Obra Kontratista gisa dago erregistratuta Eusko Jaurlaritzako Enpresa Kontratisten Erregistro Ofizialean.

Ormak taldea goreneko mailan dago Eraikuntzarako Kontratisten Sailkapenean (C taldea – F Kategoria), eta maila hori eman diote bai Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak bai Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak.

 

En nuestra web utilizamos cookies propias y de terceros para ofrecerte un mejor servicio cuando vuelvas a visitarnos. Al navegar por nuestra web estás aceptando su uso. Conoce aquí toda la información sobre nuestra política de cookies

Onartu

Idxi