Nola egiten dugu?
Ormak taldean obra edo proiektu bakoitza hartzen dugu kontuan, haren berezitasunen eta bezero bakoitzaren egoera eta beharren arabera.
Proiektu eta bezero bakoitzarengana egokitzen gara, kasu bakoitzean egokiena izan daitekeen lankidetza-mota eskainiz;
Obrak egitea edo Proiektuaren Kudeaketa Osoa:
Zure beharren arabera, jada eginda dagoen proiektu bati jarraituz obrak egitera muga gaitezke, edo bestela proiektu osoa egin dezakegu, barnean hartuz proiektuaren diseinua, hirigintzako lanak eta izapidetzea, obrak egitea eta lanak abian jartzeko baimenak eta lizentziak eskuratzea.
Aurrekontu irekiak edo prezio itxiak:
Aurrekontu irekiekin edo prezio itxiekin («giltzak eskura» izenarekin ere ezagutzen da) egiten dugu lan.
Obren epeak eta gauzatzea zure beharretara egokitzen dira:
Jakinaren gainean gaude gure obrak normalean bitarteko bat direla gure bezeroentzat, eta ez helburu bat; nolanahi ere, gure laneko denborak eta erritmoak egokitu egiten ditugu gure bezeroen instalazioetako denbora, erritmo eta erabilgarritasunera, instalazio horiek fabrikak, ikastetxeak, ospitaleak, egoitzak… direla ere. Beti ere, gure konpromisoa bezeroarekin adosturiko epea betetzea da, eta ahalik eta gutxien sartzea haren ohiko jardueran.
Gurekin lan egiten lortuko duzu...
Gastuak aurreztea
EPEAK BETETZEA
ORMAK taldea proiektuen arduradun izateak BERMEA eskaintzen du adosturiko epeak eta aurrekontuak betetzearen inguruan. Hori da gure KONPROMISOA
KALITATE-BERMEA ETA AKABERAK
Ormak taldeak 400 obra baino gehiago egin ditu bere ibilbide luze eta zabalean barrena. Horrez gain, kalitatezko giza taldearen profesionaltasun, seriotasun eta konpromisoa da bermerik onena zure proiektuarentzat.
MALGUTASUNA ETA BEZEROAREN BEHARRETARA EGOKITZEA
Zuzeneko eta gertuko harremana eskaintzen dugu, eta kudeaketako eta lanak egiteko sistema erraza eta gardena. Horri esker, edozein unetan sar daitezke aldaketak proiektuan, eta horrela beharrezkoa den malgutasuna eskaintzen zaie bezeroei.
BITARTEKARITZA ETA ERANTZUKIZUN BAKARRA
ORMAK taldeak proiektuaren ardura hartzen du hasieratik amaierara, eta adosturiko aurrekontua, epeak eta kalitatea betetzea bermatzen du.